GURE ISTORIOA:

1989.urtean, haur kanpaldien antolaketan zein giza eta kultur suspertzean esperientziadun lagun talde batek Lurkoi Basetxe Eskola E.Koop. proiektua sortu zuen, ikasleen artean ingurugiro hezkuntza suspertzeko asmoarekin.

1992. urtean ekintzen garapena dela medio, proiektua errealitatera eraman zuen, fisikoki Lurkoi Basetxe Eskola E.Koop. sortzen. Talde honetako diziplina aintzeko profesionalek, haien lanean, bi alde pedagogiko bereizten dituzte:

  • Inguru naturala energia bezalako gaiekin, erreka, basoa eta beren ekosistemak, inguruetako kobazulo eta mendiak, unibertsoa...
  • Herri bizitza, baserri bizitza, kultura, naturarekiko errespetua, nekazaritza, abeltzaintza, elikaduren eraldatzea, bertatik bertara ezagutzeko aukera.

1996 urtean Euskal Autonomi Erkidegoko lehen ingelesko barnetegia sortu genuen. Lehena ingeles hutsean egina, The Farm, programa. Programa hau gaur egun ere jarrai, eta jarraitu baino handituz doala ere esan genezake. Informazio gehiago jasotzeko: www.campamentosthefarm.com

Ordutik hona, Lurkoi Basetxe Eskolak lanean dihardu ekintza desberdinak eskainiz. Ez bakarrik basetxe eskola bezala, gure instalazioak beste motatako eskaerei aurre egiten die. Ostatu moduan, hainbat lagun talde hartu izan ditugu 80 pertsonentzako lekua eta kokatua dagoen ingurunea horretarako aproposa egiten baitute.

  • Asti-talde elkarte eta Eskaut taldeak, haien programazioak eta ekintzak prestatzeko biltzen dira gure ostatuan.
  • Kirol elkarteak: futbola, txirrindularitza, eskalada, arroila jaitsiera, trekking, tirolina, kanoak.... gure instalazioak erabiltzen dituzte haien kirol prestakuntzarako erabiliz.
  • Ospakizunak: Eskontzak, lagun taldeen bilerak, ...
  • Gure instalazioetan egin diren beste motatako ikastaroak: sukaldaritza, masaje tailerrak... besteak beste.
2002. urtean gure kooperatiba, Elkarte Mugatuan bilakatu zen, bere eginbeharrak hiru esparruetan bideratuz:
  • Basetxe eskola
  • Ostatua
  • Ingeleseko egonaldiak